top of page

Ohiko Galderak.

1. Euria, elurra eta hotzarekin basora?

Bai. Ez dago eguraldi txarrik, arropa desegokia baizik. Haurrek eguraldi txarrari aurre egiteko hotzetik eta hezetasunetik babestuko dituzten arropa bereziak erabiliko dituzte. Egindako ikerketek baieztatzen dute gainera baso eskolako ikasleak askoz gutxiago gaisotzen direla. Kontutan hartu behar da, baso eskolak Eskozia, Dinamarka, Suezia eta antzeko herrialdeetan martxan daudela azken hamarkadetan. Herrialde hauetan hotz eta euri gehiago egiten du Euskal Herrian baino eta hau ez da arazoa baso eskoletara haurrak bidaltzeko.

2. Txikitan baso eskolan ibili ondoren, nola egokituko dira ohiko eskoletara aurrerantzean?

Europan dauden baso eskoletan ibilitako haurrrekin egindako ikerketen arabera, umeek ondoko emaitzk eman dituzte: batetik maila akademiko bera edo hobea, bestetik jarrera hobea ohiko eskoletan haur hezkuntza egin dutenak baino eta azkenik hiperaktibitate eta antzeko arazoak nabarmen gutxiago agertzen dira. Honek erakusten du, haurra mugitu behar denean (haur hezkuntzan) mugitu ezkero, egon behar duenean(lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza) egoteko arazorik ez duela.. 

3. Nola bideratuko duzue garraioa Orendaingoak ez diren haurrentzat?n

Asmoa da garraio zerbitzua jartzea Orendaindik kanpoko haurrentzat. Zein haur etorriko diren dakigunean, autobusaren ibilbide eta ordutegia zehaztuko dira.. 

4. Egongo al da jangela zerbitzurik?

Asmoa herriko ostatuak bazkari zerbitzua eskaintzea da. Bazkaria prestatzeko bertako eta garaiko produktuak erabiliko dira.. 

5. Ez al da basoa arriskutsuegia izango?

Aukeratutako basoak hainbat bete behar ditu: Batetik basoak garbi egon beharko du. (Sasirik gabe, erortzear dauden zuhaitzak kenduta….) Bestetik aukeratuako basoan irakasleak haurrak denbora guztian begi bistan izan behar ditu. Horretaz gain, HUHEZIko (Eskoriatzako irakasle eskola) irakasleek basoaren diseinuan parte-hartuko dute arriskuak ekiditen direla zihurtatuz. Azkenik aipatu aseguru berezi bat egingo dela. 
Galdera hauetaz gain, beste hainbat sortuko dira zihurrenik interesa duzuen gurasoengan. Jarri gurekin harremanetan eta galdetu lasai galdetu beharrekoak. Gainera, behin baso eskolan zein gurasok parte-hartuko dugun zehaztutakoan, guztion galdera eta beharrak erantzuten saiatuko gara. 
bottom of page